XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Ikasitakoa gogoratuz

Ikastaroa bukatu zaizu eta ikasi dituzun aire eta uraren berezitasunak gertutik froga ditzakezu.

Oporrak garai egokia dira horretarako, ikasturte osoan ikasitakoa gogoratzeko

Hondartzara edo igerilekura joaten zarenean, gorputz batzuek flotatu egiten dutela gogoratuko duzu.

Garbitzen ari zarenean berriz, ura disolbatzailea dela gogora dezakezu.

Egunen batean euria egiten badu, ur zikloa gogora dezakezu eta eguzki eguna bada, beroak itsasoko ura lurrindu egiten duela.

Batak eta besteak, uraren zikloa ekarriko dizue burura.

Hori bezalaxe, sukaldean amari edo aitari laguntzen diozunean, ura egoera desberdinetan ikus dezakezu.

Ur likidoa, lurruna eta izotza, denak ager daitezke sukaldean.

Baina ez sukaldean bakarrik, baita izadian ere: putzuetako ur likidoa, mendietako elur edo kazkabar aleak, hodeietako lurrina...

Jolaserako ura oso lagun ona izan daiteke.

Hala ere, urak ez digu jolasean bakarrik laguntzen.

Gogoratzen al dituzue uraren erabilpen ezberdinak?

Gogoratuko al zenituzke uraren erabilpen horiek guztiak?

Zein dira zuretzat garrantzitsuenak?